eduroam (education roaming hitzen laburdura) elkarte akademikoarentzat eta ikertzaileentzat garatutako mugikortasun seguruko mundu mailako zerbitzua da.
Zerbitzu horri esker, ikasle, ikertzaile eta partaide diren erakundeetako langileek Interneterako konexioa izaten dute euren campusaren bitartez, baita beste erakunde partaide batzuk bisitatzen dituztenean ere.
Argibide gehiago eduroam-en orri ofizialean eta eduroam Espainiako orri ofizialean.
Deustuko Unibertsitatetik kanpo eduroam WiFi sarera konektatzean, zure konexioko datuak era seguruan bidaliko dira DUra autentifikatzeko eta zu zauden erakundeko WiFi konexioa erabiltzeko baimena emateko.
Deustuko Unibertsitatearen campusetariko batean bazaude, prozesua tokian bertan egingo da.
eduroam konfiguratzeko erarik gomendagarriena da eduroam CAT (Configuration Assistant Tool) erabiliz egitea. Instalatzailea cat.eduroam.org webean aurkituko duzu.
Instalatzailea jaisteko, jarraitu hurrengo pausuak:
Gidak hau begiratu:
Edozein zalantza edo zailtasun izanez gero, IKTen Gelarekin jarri zaitezke harremanetan. http://aulatic.deusto.es aurkituko dituzu ordutegiak, kokapena eta harremanetan jartzeko modua.
Gogoratu UDGUEST unibertsitateko guneetara mugatuta dagoela. Hemendik aurrera, Deustuko Unibertsitateko bisitariei eta gonbidatuei WiFi estaldura ematera bideratuko da. Ez erabili. Erabili eduroam.
Orri honetan ageri den konfigurazioak eduroam-era atxikitako edozein erakundetan funtzionatu beharko luke. Hala ez bada, baliteke arazoren bat egotea bisitatutako erakundean.
Ez onartu Deustuko Unibertsitatea ez den beste erakunde bateko konfiguraziorik (ez ziurtagiririk), eta kontsultatu eduroam@deusto.es helbidean eduroam beste era batera konfiguratzeko iradokitzen badizute.
Espainian parte hartzen duten erakundeen zerrenda osoa aurkituko duzu hemen.
Eduroam-ek Espainan duen ezarpenaren mapa
Eduroam-ek mundu mailan duen ezarpenaren mapa